Lizardiren ikasle kopurua kontuan hartzen badugu, ohar gaitezke, aniztasuna, errealitatearen ezaugarri bat dela. Ikasle guztiek ez dituzte gaitasun berberak, ezta ikasteko era eta erritmo bera ere, eta argi dago, bakoitzaren abiapuntua eta errealitatea anitzak direla.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskaintzen dituen baliabideak eraginkortasunez erabiltzen saiatzen gara guztion beharrei erantzuna emanez, eta urtean urteko beharrei erantzuteko neurri eta egitasmo egokienak antolatzen ditugu horren ondorioz:
• Euskara errefortzuak antolatuz
• Etorkinen beharrei arreta berezia emanez
• Bide arruntetik titulua lortzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat, DBHko bigarren zikloan, bi urteko programa indarrean jarriz.
• Curriculum egokitzapenak esanguratsuak eta premia bereziak aurreikusiz
• Arazo akademiko eta sozial larriak dituzten ikasleei arreta berezia emanez.
Ondorengoak dira gurean izaten ditugun ohiko egitasmoak eta ekimenak behar hauei guztiei erantzuteko:
HBSP/PREE: Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak, gizarte- edo kultura-egoera kaltetuetan dauden DBHko lehenengo eta/edo bigarren mailako ikasleekin gauzatzen da. Hezkuntza-ekintzak eskaintzen dira, inklusioari eta ohiko inguruetan eskolara moldatzeko arazo larriak dituzten ikasleei erreparatuz.
HIPI: hizkuntza-errefortzua, Lizardi D ereduko ikastetxea izanik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sartu berriak diren ikasleei arreta emateko, programa hau eskaintzen dugu, beti ere, ikasle horiek, Hizkuntza Errefortzuko Plan baten beharrean badaude.
Dibersifikaizoa: DBHko 3. eta 4 mailari dagokion programa da.
Curriculum Anitzeko programen helburua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eskuratzea da. Ikasleek, hizkuntza-gizarte eta zientzia-teknologia eremuetan murgiltzen dira, irakasle bakar batek arlo bakoitzaz arduratzen delarik.
Lizardin bereziki zaintzen dugu ikasleen ibilbidea, eta horregatik, familiei denboraz aholkatzen diegu halako ibilbidea premiazkoa ikusten dugunean.
BIDELAGUNA: Eskola-laguntza Programa hau dugu ikastetxean. Arratsaldez laguntza berezia eta norbanakoa da, eskolako erritmoa eta eskakizuna aurrera eramateko baliabidea da.