GALDER IZAGIRRE-BERRI TXARRAK TALDEA
Galder Izagirre gure artea egon da eta ikasleek elkarrizketa bikaina egin diote. Nahi duzunean etorri berriz!!
Galder, musikari eta argazkilari euskalduna dugu. Zenbait taldetan parte hartu izan du bateria jole moduan, hala nola Berri Txarrak, Dut edota Kuraia.
SANTA AGEDA BEZPÈRA
Musikako ikasleak otsailaren 4ean Santa Ageda Bezperako ohiturei eutsiz kantuan aritu dira neguaren isiltasunean makilen hotsen erritmoez lagunduta.
UXUE ALBERDIREKIN SOLASEAN
Ikasturtearen lehen hiruhilekoa ondo bukatzeko, abenduaren 21ean, Uxue Alberdi etorri zaigu Lizardira Dendaostekoak, bere azken liburuaz aritzera; baina haratago joan da eta oso testu politak irakurri dizkigu, idazteko arra nondik datorkion lerroartean esanez, beste hamaika iradokizunekin batera; pistak ere eman dizkigu, idazmenean nola egin dezakegun trebatzeko ...milesker Uxue!! Nahi duzun arte.
EUSKARA EGUNA MURALA
Ostegunean, abenduaren 3an, DBH2ko ikasleek Plastikako ikasgaian, Feli Akizu bere irakaslearen gidaritzapean eginiko Murala jarri zen ikusgai Gurmendi eraikineko sarreran. Muralaren oinarria Maialen Lujanbioren irudia da, puzzle moduan osatua. Euskararen Egunean, DBH1 eta DBH 2ko ikasle ordezkariek puzzlea osatu dute bakoitzak pieza bat jarriz. Oso ekimen polita izan da.
Hemen duzue iruditan Murala osatu zeneko momentua jasoa.
https://www.youtube.com/watch?v=yjVqu-FERI4&feature=youtu.be
EUSKARA EGUNA PEGATINA LEHIAKETA
Abenduak 3, Euskararen Eguna, DBHko ikasleen arteko Pegatina Lehiaketaren irabazlea Lara izan da. Zorionak Lara!!