ZARAUZKO AURREKONTUAK
MARTXOAK 8


ITALIAKO BIDAIA 23-24
ESKI ASTEA
2022-2023 SANTOMAS ESKOLAKO JAIA
SARI BEREZIA-PREMIO EXTRAORDINARIO
Urriaren 7-an Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2021/22 ikasturtean titulua lortu duten gradudunen diploma-banaketa ekitaldia izan da.
Pozgarria da jakinaraztea gure zentroan ikasle izan zen Anjel Mari Urzelai Gonzalez de Txabarrik Sari Berezia jaso zuela Ingeniaritza Zibila Gradua bukatu ondoren. EHUk zoriondu gaitu bidelagun izan garen aldetik.
EHUko Eskolako web-gunean ikus dezakezue berria:
https://www.ehu.eus/eu/web/
Zorionak Anjel Mari!
Horrelako berriak beti dira pozgarriak guretzat.
BATXILERGO LEHEN MAILAKO IKASLEAK FREE TOURREAN
IKASLEAK KIROL ELKARTRUKEAN PONTALIERREN
GYNKANA DBH

EUSKARALDIA KOREOGRAFIA
EUSKARA EGUNA KOPLA KANTARI
EUSKARA EGUNA MUSIKA EMANALDIA
NAGUSILANera IRTEERA
TABAKALERA
LABEMPRENDE BUS IBILTARIA
DBH4 Ekintzailetzak eta Batxilergoko EEJH ko ikasleak urriaren 19an egunetan, ”la Caixa” Fundazioak antolatutako LABEMPRENDE gune ibiltaria egon dira.
”la Caixa” Fundazioak, EduCaixa programaren bidez, hezkuntza arloko baliabideak, jarduerak eta programak eskaintzen dizkio hezkuntza komunitateari gazteenen gaitasun garapena sustatzeko; haur, lehen eta bigarren hezkuntzako nahiz batxilergoko eta erdi mailako heziketa zikloetako ikasle eta irakasleei, hain zuzen ere.
LABEMPRENDE ekintzailetza laborategi ibiltaria da (autobusa). Gune elkarreragile eta multimedia bat biltzen du bere baitan, ikasleek ekintzailetzaz gogoeta egin eta hartan sakontzeko aukera izan dezaten, ekintzailetza arloko jardueren, lekukotasunen eta proiektuen bidez.
FATIAREN AHOTSA ANTZERKIA
Baketik fundazioak antolatuta DBH 4ko ikasleek Fatiaren Ahotsa antzerki parte hartzailea bizitzeko aukera izan dute.
SINOPSIA
Fatia Saharako neska bat da eta denboraldiak ematen ditu Euskadin. Ikerrekin laguntasuna du eta bere eta bere herriaren bizi egoeraren aurrean bere kideen ezjakintasunari eta enpatia faltari aurre egiten dio. Iker bere lagunak duen erosotasuna eta lagunak eskatzen dion erantzukizuna gatazkan sartzen dira.
#Elikatzekoeskubidea #elkartasuna #enpatia #errespetua #gizaduintasuna #justizia#kontsumoarduratsua
BIZIKLETA IRTEERAK

PIRAGUAN IRTEERA
EKONOMIAKO OLINPIADAK SARRIKON
OLINPIADA MATEMATIKOA 2022
Badira lau urtetik behin jokatzen diren Olinpiada batzuk, Greziako jokoen ondorengo eta mundu osoko parte hartzaileak batzen dituztenak. Badira beste batzuk ordea, urtero jokatzen direnak. Halakoxea da Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa eta aurten bere 18. edizioa bete du.
Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko DBH2ko edozein ikaslek parte hartu ahal izan du eta gure ikastetxean 25 gazte animatu zitzaizkigun izena ematera.
Martxoaren 22an jokatu zen lehen fasean ondoen moldatu ziren hiru ikasleak aukeratu zituen Matematika Mintegiak. Gero, hurrengo fasean parte hartzera lagundu genituen Donostiako Peñaflorida-Usandizaga institutura maiatzaren 14an. Hurrengo faserako ez zen guretik inor sailkatu.
Donostian burututako saiora joan ziren Jokin Artetxek, Miguel Guok eta Gorka Olanok MURKILeko bonu bana jaso dute Alberto Garerteren eskutik. Gainontzeko 22 partaideei ere, bihoakie gure esker ona lerro hauen bitartez.
LIzardiko Matematika Mintegia