Lizardi Institutuan, hezkuntza prozesu zehatzaz gain, beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, ikasleen eta familien beharrizanak asebetetzearren:


Ikas-irakas prozesuen osagarriak:


Tutoretza: talde bakoitzak du bere tutorea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan.


DBHko tutoretzan, ordu bete, lektiboa da.

DBH 4. mailan eta Batxilergo 1. mailan, orientazio osagarria eskaintzen diogu ikasleari eta baita bere familiari ere, une garrantzitsuak baitira bereziki ibilbide akademikoa erabakitzean.

Horretaz gain, saiatzen gara ikasle bakoitzak ibilbide egokiena egin dezan.


Orientazioa: Berariazko departamentuaren eskutik eskaintzen dugu orientazio zerbitzua,

Ikasketaburuarekin eta irakasle ekipoarekin koordinaturik, ikasleei beariazko laguntza eskaintzen dugu Institutuan.


Zerbitzu osagarriak:


Kirol Ekintzak: Kirola, gure artean eta bizitza osoan praktikatu dezaten saiatzen gara, bizimidu osasuntsua eta kalitatezkoa izan dezaten, eta jarduera fisiko izan dadin estrategia fisikoa eta intelektuala.

Garraioa: gure ikasleak Zarauztik, Oriotik, Aiatik eta Getariatik datoz gehienbat. Garraio zerbitzua ezinbestekoa da horren ondorioz gure eskaintzan.

 Jangela: dugun eskaerari erantzuteko, hiru jangela txanda antolatzen ditugu astean hiru egunetan, beti ere, asteko ordutegiari egokituta. Asteazkenean eta ostiralean, 14:30arte luzatzen direnez eskolak, ez dago jangela zerbitzuaren beharrik.


Bestelako zerbitzuak:


Liburuen enkantea: liburuak erosi aurretik, ikasleek doan utzitako liburuak eskaintzen dizkiegu interesa duten familiei trukean. Liburuak jasotzeko lehentasuna dute besteentzat liburuak utzi dutenek.

Liburu Solidarioak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarri duen sistema bat da. Familiek, sistema honetan partehartu nahi badute, dirulaguntza bat jasotzen dute, liburuen erosketa merkeago izan dadin.Horren truke, liburuak ezin dira markatu edo hautsi erabiltzean. Izan ere, hurrengo ikasturtean bererabiliko dira.