" Ez dago etorkizuna sortzeko ametsa bezalakorik"
LIZARDI AMESLARI
Lizardi institutuan argi dugu amets egitearen garrantzia etorkizuna marrazteko. Lizardin amestu eta amestutakoa errealitate bihurtzeko lan egiten dugu, etengabeko hobekuntza oinarri eta gure zeregina iparrorratz:
"Ikasleak heztea , segurtasun eta osasun baldintzetan, kalitatezko heziketa integrala, euskalduna eta berritzailea eskainiz, arrakasta pertsonala, akademikoa eta etorkizunean profesionala izan dezaten dagokiena irakatsiz, aldez aurretik adosturiko balioak landuz, ikasleen protagonismoa, partaidetza, pentsamendu kritikoa eta norberaren ardura bultzatuz ikaste-irakaste prozesuan, eta bizitza-proiektua aurrera eramateko gai izan daitezen"
2022-2023 ikasturteari hasiera ematen diogun honetan, Ongi Etorria egin nahi diogu hezkuntza komunitate osoari: gure ikastetxera datozen pertsona guztiei, eta bereziki gure ikastetxera lehen aldiz datozen ikasle, familia eta irakasleei.
Helburu horrekin ematen diogu hasiera 2022-2023 ikasturteari.
Jaso ezazue, beraz, gure agurrik beroena.
ZUZENDARITZA TALDEA