Beren ikastaldiaren azken etapan daude, beraz etapa hau bukatutakoan normalean lan-mundurako pausoa eman beharrean aurkituko dira, eta horretan datza hain zuzen ZIGeko programaren lan-ardatz nagusia, hots: lan-mundurako prestatzea.
Beraz, lan munduan sartzeko beharrezko baliabideak lortzea izango da helburua, bai kualifikazio teknikoari dagokionez, eta bai alderdi emozionalei atxikitutakoak, hala nola: autonomia, autoestima, harremanetarako trebetasunak, …
Ikasle hauekin proiektu praktikoak gauzatzen dita Lizardin, hala nola baratza eta loregintza lanak egiteko prestatzen ditugu ikasleak, edota sukaldaritza lanak egiten. Beraien garapenean, psikomotrizitateak badu bere garrantzia, baita kirol ekintzetan partehartzea, bakoitzaren beharretara egokituz, eta hainbatetan beste geletako ikasleekin integratuak.
OHARRA: ZIG GELAKO IRUDIAK DBH ataleko BIDEOAN IKUS DITZAKEZU
LIZARDI ZIG WEBGUNEA BISITATZEKO KLIKATU ARGAZKIAREN GAINEAN