Lizardi BHI-n hezkuntza integrala eskaintzen dugu bai DBHn (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) eta baita ondorengo Bigarren Hezkuntzan (Batxilergoa) ere bai. Arreta eta formakuntza berezia eskaintzen dugu baita ere behar bereziak dauzkaten ikasleentzat AAT (Aula de Aprendizaje de Tareas) gelan .
Bai DBH-ko bi zikloetan eta baita Batxillergoan ere ikasleen hezkuntza behar ezberdinak asebetetzeko gure errekurtso guztiak erabiltzen ditugu , bai teknikoak eta baita giza medioak ere. Horrela ikasle bakoitzak berari gehien egokitzen zaion ibilbidea aurkitu dezala lortu nahi dugu.
Horri esker, titulazio portzentaia nabarmen bat lortzen dugu. Arreta berezia jartzen dugu kalitatezko hezkuntza bat ziurtatzeko eta institutuaren tamainak gure eskualdean bakarrak diren hezkuntza ibilbideak eskaintzea ahalbideratzen digu. Institutuak eta orientazio mintegia bereziki, ikaslegoaren aniztasunari erantzuten saiatzen da etengabe.