Hizkuntza Proiektua

  • HIZKUNTZA BATZORDEA

https://sites.google.com/lizardi.eus/lizardihizkuntzaplana/helburuak?authuser=2

HIZKUNTZA PROIEKTUAREN HELBURUAK

- Lizardi Institutuaren hizkuntza proiektuaren helburu nagusia  euskara eta euskal kultura ardatz duten pertsona eleaniztunak formatzea da, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuz; hots, bertako hizkuntza propioa, euskara, eta kontaktuko hizkuntzez gain  (gaztelania eta frantsesa)ikasleek, atzerriko hizkuntzan, ingelesean, curriculum-ak eskatzen duen maila baino hobea lortzea bideratu nahi du.  Are gehiago, Alemana ikasteko aukera eta alemanean oinarrizko maila hartzeko bide ere eman nahi du.

- Institutuak, halaber, txertatuta dagoen komunitatean euskararen normalizazio prozesuan eragile izan nahi du bestelako gizarte eragile zein askotariko instituzioekin lankidetzan jardunez.

- Honetaz gain, Lizardi institutuak hezkuntza komunitatearen barne bizitza euskaraz gauzatu nahi du, mota guztietako harremanetan, eta, horretarako sortutako bitartekoetan, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa, garapena eta zabalkundea ziurtatu; euskaldunon mundu ikuskeraren transmisore izan nahi du. 

- Hizkuntza eta kultura aniztasuna herriaren eta norbanakoaren eskubidetzat eduki eta onartu; eskubide horretaz baliatzean, errespetuzko eta konpromisozko jokabidea agertu, eta diskriminazioak sortuz gero, gaitzetsi eta gainditzen ahalegindu.

- Hizkuntzen Trataera integratua (HTI): Ikastetxeko errealitatetik abiatuta, eta errealitate horren hausnarketaren ondorio gisa, hizkuntzen irakaskuntzari eta erabilerari dagozkion alderdiak zehaztu.

- Hizkuntzen Trataera Integratua eta Integrala (HTII): Hizkuntzen Trataera Integratua eta Integrala: Hizkuntzak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan duen garrantziaz jabetu eta irakasle guztiok ikasleen euskarazko komunikazio-gaitasunaren garapenean eta euskal kulturaren transmisioan dugun erantzukizunaz ohartu; are gehiago, denok helburu bera izanik elkarrekin koordinatuz lan egin.