Eleaniztasunerantz proiektua
Proiektu eleanitzaren helburua ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzea da eskolan lantzen dituzten hizkuntza guztietan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana.
Ibilbide eleanitzean aspaldi ari gara Lizardin, batxilergoan "Fisika-Kimika" ingelesez egiteko aukera emanez hasi zen ibilbidea, pixkanaka ia maila guztietara zabaldu da ikastetxean, eta egun ikasgai desberdinak egin daitezke ingelesez DBH2tik Batxilergo 2ra, hala nola: musika, filosofia, balio etikoak, fisika/kimika, mundu garaikidearen zientziak, kultura klasikoa edota ingeles aurreratua.
Bestetik frantsesa aukeragai moduan eskaintzen da DBH eta batxilergo osoan zehar, eta Alemana eskaintza Hauspoa bitartez egiten da DBH1etik DBH4ra.
Hizkuntzen irakaskuntzari loturik, hizkuntzen atzean dagoen kulturara hurubiltzearen garrantziaz ohartuta, institutuak elkartrukeak eta bidaiak bideratzen ditu atzerrira: Frantziara, Alemaniara eta Londresera, besteak beste.