LIZARDI ikastetxearen zeregina Ikasleak heztea da, dagokiena irakatsiz, aldez aurretik adosturiko baloreak landuz, eta ikasketa prozesuan ikasleen partaidetza eta norberaren ardura bultzatuz. Ikasleekin hurbiltasuna, afektibitatea eta diziplina landu, emaitza akademiko onei eutsi eta behar dutenei laguntza berezia eman, kalitatezko heziketa integrala eta euskalduna eskaini, ikasleak arrakasta akademikoa, pertsonala, eta etorkizunean profesionala, izan dezan.
Horretarako, Urteko Planen bidez, ondorengo lan lerroak jorratzen ditugu:
1. Ikasleen arrakasta eta emaitza onak lortzeko, aldez aurretik eta une oro, ikasleak, taldeak, mailak, gela barneko egiturak, erritmoak, interesak, gabeziak, gaitasunak aztertu, aniztasunari erantzunik egokiena emateko. Ekitateari erantzunez, zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeaz gain, bikaintasuna lortzeko estrategiak jorratu, aniztasun orori erantzuteko, gela barneko estrategiak eta prozedurak hobetsiz
2. Ekitatea sustatu, zenbait ikasle inguruko herrietatik edota atzerritik datozela kontuan harturik, jatorri ezberdinetako ikasleen ezaugarriak eta kultura ezberdinak errespetatu eta geuren integratzen lagundu.
3. Informazio goiztiarrean oinarrituz, orientazioa eta tutoretza garatzen jarraitu, ikasle orok behar duen orientazio akademikoa eta pertsonala izan dezan arrakasta lortzeko. Tutoretza bidezko ikasle bakoitzaren jarraipena bermatu hausnarketa bultzatuz.
4. Euskara eta Euskal kultura transmititu, euskal curriculuma landu, eta horiekiko jakin-mina piztu, euskararen erabilera ikasle, irakasle, eta langileen artean sustatuz, beste kulturarekiko interesa sortaraziz. Euskara komunikazio tresna nagusia izanik, ikasketa eleanitzak bultzatuko ditugu, atzerriko hizkuntzen formazio aukera zabala (ingelesa, frantsesa, alemana) eskaintzeaz gain, hizkuntza trataera integratua eta integrala eta ekintza osagarriak bultzatuz.
5. Hezkuntzaren ildo estrategikoei jarraituz, teknologia aurreratuak ezagutu, zabaldu eta normaltasunez erabili, teknologiak eta komunikazio tresnak ikasleen egunerokoan eta ikaslte-irakaste prozesuan integra daitezen, metodologia sortzaileak sustatzen diren bitartean.
6. Curriculum Proiektua aberastu, ikasgelaz kanpoko ekintzak, nazioarteko elkartrukeak eta kirol jarduerak sendotuz, hauen bidez indartu nahi diren baloreak eta gaitasunak landuz eta irakasleen-ikasleen arteko harremanak areagotuz.
7. Jasangarritasun irizpideak eta Hezkidetza Curriculum Proiektutik bultzatu, gure egunerokotasunean txertatuz, ikaste arduratsuak eta pentsamendu kritikodunak lortzeko.
8. Zuzendaritza talde sendo eta adostua izan, "Zuzendaritza Proiektua"ren bitartez LIZARDIko Hezkuntza Proiektua garatuko duena.
9. Lidergo partekatua indartu, egun ditugun lantaldeak eta batzordeen lan baldintzak antolamendutik bermatuz. Lan taldeak indartu, lanak eta ardurak banatuz, komunikazioa eta koordinazioa norabide guztietan indartuz, zeharkako koordinazioa ahalbidetuz, lan giro ona lortu eta hartzen diren erabakiak gauzatu hobetzeko gogoz eta ilusioz.
10. Informazioa argi zabaldu. guraso, irakasle eta gainerako langile ez irakasleekin baliabide teknologikoen bidezko edota aurrez aurreko harremanak zainduz beraien kolaborazioa eta prestutasuna errazteko asmoz.
11. Zarauzko eta herrietako eskola eta ikastetxe publiko guztiekin lortutako harremanak eta koordinazio pedagogikoa zaindu, ikastetxe konzertatuekin dugun koordinazio mailari eutsi eta harremanak sustatu ikasleak gurera etor daitezen, beraiekin koordinatzeko sortutako baliabide digitalak elikatuz. Udalarekin eta beste hainbat erakundeekin ditugun harremak eutsi eta etorkizunerako planak elkarrekin gauzatzeko jarrera mantendu eta elikatu. Sarekideekin ditugun harremanak mantendu eta etorkizunerako elkarrekin izan genitzakeen egitasmoetan partaidetza bermatu. Berritzeguneekin ditugun harremanak zaindu eta elkarlana sustatzen jarraitu.
12. Arlo pedagogikoan ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista nagusia izateko indarrean dugun eta jarri behar diren metodologiak bultzatu eta aldatu (hausnarketa, alderatzea, parte-hartzea). Hezkuntzaren eta ikastetxearen ildo estrategikoei jarraitu, ikaslearen autonomia indartuko duen eredua bultzatu eta talde lana eta ekimen sortzaileak sustatu, buruaskitasuna eta pentsamendu kritikoa entrenatuz.
13. Ebaluazioan oinarritutako ikaste-irakaste prozesua sustatu konpetentzien eta zehar konpetentzien ebaluazioa ahalbidetuz eta indarrean dugun ebaluazio sisteman kalibrazioa eta ikastetxeko irizpide bateratuak ezarriz, kanpo ebaluazio ereduak integratu ebaluatzeko beste modu osagarri bat gehiago bezala, hauen garrantzia ikasleei transmitituz.
14. Etengabeko hobekuntza sistemak hobetu eta indartu, arreta berezia eskainiz ikaste-irakaste prozesuaren kalitateari. Etengabeko ebaluazio mota guztiak bultzatu, disfuntzioetatik ikasiz hobetzeko asmoz.
15. Hezkuntza komunitatearen adostasuna lortu eta estamentu guztien ezinbesteko ekarpena kontuan hartu etengabeko hobekuntzan, gurasoz, ikaslez osatutako batzordeak bultzatu, ikastetxearen eta emaitzen eta estatistiken jarraipena egin dezaten.
16. Ikastetxearen eta baliabideen kudeaketan eta erabileran eragin kortasuna bilatu, etengabeko hobekuntzan oin arrituz eta jasangarritasun irizpideak errespetatu gure errealitateari eta proiektuei erantzunez.
17. Hezkuntza komunitate osoaren formazioa ziurtatu, antzematen diren formazio beharrei modu egokian erantzunez, kalitatezko zerbitzua eskaintzearren eta berritzaileak izatearren. Ikaste-irakaste eta ebaluazio prozesuetan arreta berezia jarri ikasleen konpetentziak garatzen hobeto lagun dezaketen metodologien inguruko formazioa bultzatuz.
18. Etengabeko hobekuntzaren kultura bultzatuko dugu formazio plan indartsu baten bidez. Etengabeko hobekuntza lortzeko bidean gerta daitezkeen disfuntzioak alde batera utzi gabe, ondo egindako lana eta denboran luzatutako ahaleginak ikas komunitatean bere errekonozimendua izan dezan bultzatuko da.