Kalitatea Hezkuntzan
- Igone Azpiroz
Badira urteak LIZARDI Institutua kalitate prozesuetan lanean hasi zenetik. Hasierako helburua, prozesuen kudeaketa zuzena bermatzea zen, eta horren ondorioz lortu genuen kalitate zertifikazioa. 2000. urtean ekin genion kudeaketa hobekuntzari, eta horren ondorioz, gure egitea berrikusi eta etengabeko kultura ezarria dugu.
Proiektuan, eta sarean lana eginez:
Etengabeko hobekuntzan oinarritutako prozesuak bultzatu, erraztu eta ezartze bidean, laguntza jasotzen dugu, Saretik. Ikastetxeen artean, hobekuntza bidea egiten dugu, partekatzen eta ikasten, elkarrekin.
Informazioa, aholkularitza eta tresnak jasotzeko aukera dugu, etengabeko hobekuntzarekin lotutako prozesuak arrakastatsuak gerta daitezen ikastetxean.
Ikastetxeen Sarea handitze eta indartzean partehartze zuzena dugu, egin beharrekoak partekatuz eta elkareragileak bihurtuz.
Kudeaketa hobetu, berari loturiko prozedurak ezarriz, kalitate araudi eredu amankomuna ziurtatuz.
Azken urteotan gainera, gure hainbat irakasle, Sarearen koordinatzaileak dira, eta honek Lizardi aberasten du.
Baina KUDEAKETA HOBETZEA helburua zuen proiektuak, ikastetxeko ZEREGINAri eragiten dio egun, eta horren ondorioz, gure EGITE OSOARI: Hezkuntza zerbitzuari eta zerbitzu osagarriei, beraz, ikaste-irakaste prozesuari, baliabideen kudeaketari, pertsonen kudeaketari, gizartearekin ditugun hartu-emanei, berrikuntza bideari. Proiektu honek Ikaslea eta Familia du beti erdigunean, eta hori dela eta eragiten dio hain garrantzitsuak diren hainbat prozedurei (informazio eta komunikazioa, IKTen integrazioa eta normalizazioa, kudeaketa ekonomikoa, ...).