Hizkuntza normalkuntza
Proiektu honen helburua euskararen erabilera euskal kultura hedatzea da.
Erabileraren hedatzea, hezkuntza eta kulturaren bitartez ematen den antolaketa prozesua da. Horregatik, ikasleak soilik ez dira gure helburu. Ikastetxeko eta hezkuntza komunitatearen beste esparruak ere oso kontuan hartu behar dira: irakasleak, gurasoak, administrazioko langileak... guztiak barnebiltzen dituen plan osatuaren inguruan ari gara lanean normalkuntza proiektuan.
Eraginkortasuna lortu nahi bada, Herriko erakundeekin elkarlanean (udala, euskara elkarteak…) jardutea behar beharrezkoa da.
Proiektuaren osagarriak diren hainbat ekintza antolatzen dira Lizardin, besteak beste, Euskararen eguna, korrika, eta San Tomas eguneko jaia.