Agenda 30

Teknologia eta zientziak etengabeko aurrerapena eta garapena sortzen digu. Baina gaur egungo garapen eredu hori ez da jasangarria: munduko biztanle guztiek euskaldunok dugun kontsumo eredua izango balukete bi planeta eta erdi beharko lirateke guztion beharrak asetzeko.

Baina planeta bakarra daukagu, beraz, zer gertatzen da?
•    Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
•    Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
•    Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela.
•    Gure hondakinek geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.
•   Etorkizuneko belaunaldien baliabideak erabiltzen ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizimodua guztiz jasanezina da. Horren aurrean, ikastetxeak ingurumena eta garapen jasangarriaren alde lan egitea erabaki du eta horretarako Eskolako Agenda 21 proiektua aurrera eramatea.


Eskolako Agenda 30aren helburu nagusiak hauek dira:
•    Ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren jasangarritasuna
•    Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu
•    Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu.
•    Ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitu.

2021-22 ikasturtean, herriko gainerako ikastetxeekin batera, “LEHORREKO EKOSISTEMA-BELARDIA”  gaia landuko dugu, BAINA AURRETIK DITUGUN KONPROMISOAK AHAZTU GABE (energia aurreztea argiak itzaliz, neguan leihoak itxita mantenduz, zaborra edukietan bereiziz, elikadura jasangarria kurrikulumetik sustatuz…) 


Zuen konpromisoa beharrezkoa dugu gure Lurra babestu eta zaintzeko. Ikastetxean eman ditugun urratsak jarraitzera animatzen zaituztegu.

 

Lizardiko Eskola Agenda 30eko webgunera joateko klikatu hemen.