EKONOMIAKO OLINPIADAK SARRIKON
OLINPIADA MATEMATIKOA 2022
Badira lau urtetik behin jokatzen diren Olinpiada batzuk, Greziako jokoen ondorengo eta mundu osoko parte hartzaileak batzen dituztenak. Badira beste batzuk ordea, urtero jokatzen direnak. Halakoxea da Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa eta aurten bere 18. edizioa bete du.
Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko DBH2ko edozein ikaslek parte hartu ahal izan du eta gure ikastetxean 25 gazte animatu zitzaizkigun izena ematera.
Martxoaren 22an jokatu zen lehen fasean ondoen moldatu ziren hiru ikasleak aukeratu zituen Matematika Mintegiak. Gero, hurrengo fasean parte hartzera lagundu genituen Donostiako Peñaflorida-Usandizaga institutura maiatzaren 14an. Hurrengo faserako ez zen guretik inor sailkatu.
Donostian burututako saiora joan ziren Jokin Artetxek, Miguel Guok eta Gorka Olanok MURKILeko bonu bana jaso dute Alberto Garerteren eskutik. Gainontzeko 22 partaideei ere, bihoakie gure esker ona lerro hauen bitartez.
LIzardiko Matematika Mintegia
DBH 4KO IKASLEEN IRTEERA
DBH 4ko ikasleek gaur izan dute bere azken eguna Ikasketa Bidaiara joan baino lehen, irteera egin dute Oriora oinez, eta bueta polita egin dute Itxasperaino. Zorionak guztioi eta ondo pasa Ikasketa Bidaian!
ZORIONAK BATXI 2KO IKASLE GUZTIEI
KATEDRAL BAT- MUSIKA EMANALDIA Vivir Del Cuento
IZAR BILA (HAUSPOAKO IKASLEEN EMANALDIA)
DBH 4KO IKASLEEN TENKOLOGIAKO PROIEKTUA
ESKALADA-HAUSPOAKO IKASLEAK PASAIAN

LEHEN SOROSPENAK IKASTAROA
JAKIUNDE (ZIENTZIA, ARTEA ETA LETREN AKADEMIA) EKITALDIA
NAHIA ARTANO ALBERDI
JOEL ANTOLIN GRIJALBA
IZAR BILA 2022 (HAUSPAko IKASLEAK)
Zorionak Hauspoako ikasle eta irakasleari!! Urte osoan egindako lanak eman du bere fruitua. Artistak zarete!!!
SALBATORE MITXELENA LEHIAKETAKO SARITUAK
Zorionak aurten Salbatore Mitxelena lehiaketan sarituak izan zareten guztioi. Lizardiko ikasleen artean ikasle hauen lanak jaso dute saria, batzuk ipuinaren atalean, besteak olerkian, kategoria desberdinetan: C DBH1-2/ D DBH 3-4/ E BATX1-2.
C Ipuina Heriotza Nerea Iribar Mancisidor 1 saria
C Ipuina Mateoren xelebrekeriak Ibai Basurto Olaizola 3 saria
D Olerkia Mundu hontan Ander Gutierrez 3 saria
E Olerkia Xarigorixe Nahikari Eizagirre Urreizti 1 saria
E Olerkia Zu ere maite zaitut Amets Aizpurua Mancisidor 3 saria
DBHko IKASLEAK PHOTOMUSEUMera BISITA
VIVIR DEL CUENTO 10.URTEURRENA
Urteurrenaren aitzakian aurten modelo aretoan izan da VIVIR DEL CUENTO ekitaldia gaztelaniako mintegiak antolatuta. Parte hartzaile ugari egon dira bai euskarazko lanak zein gaztelerazko lanak maila polita izan dute, eskerrik asko parte hartzaile guztiei!.
Ekitaldia berezia izan da, Lizardiko ikasle ohiak ere izan dira gonbidatuen artean. Bizipen politak gogoratzeko eta berriak sortzeko aukera polita izan da.