LIZARDIKO IKASLEAK LEHEN SARIA EUSKARA EGUNEKO BIDEO LEHIAKETAN

Zarauzko Udalak urtero Euskara Eguna dela eta Pegatina eta Bideo Lehiaketak antolatzen ditu. Aurtengoan Lizardiko 2. Batxilergoko ikasleek jaso dute Bideo lehiaketako lehen saria. ZORIONAK Ahmed Aisa, Unax Mancisidor, Xanti Ostolaza eta Beñat Uranga. Udaleko Euskara Departamentuaren hitzetan "oso ondo irudikatu dute euskaldunok euskarari egin diezaiokegun oparirik onena egunerokoan erabiltzea eta euskarazko produktuak kontsumitzea dela,  eta honela, euskarazko mundu atsegin bat topatuko dugula."

Hementxe duzue bideoa ikusgai:

 


DIBERTSIFIKAZIO TALDEAK EKOGUNERA BISITA

Dibertsifikazio taldeak EKOGUNEra egin dute bisita. Agenda 30 helburuen inguruan ikastetxean  kontzientzia hartzeko aurten egingo diren ekintzetako bat.

Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortu eta klima larrialdiari aurre egiteko makina bat ideia proposatzen dituen proiektua da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da, hezkuntza, aisia berrikuntza eta elkarlanaren bitartez. Natura eta jasangarritasunaren lau atalak lantzen dira: inguramena, ekonomia, soziala eta kultura; eta 2030. urterako Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrotzen dira bultzatzen diren ekimen oro.


DBHKO IKASLEAK ARRAUNEAN

Aste honetan zehar DBH 4ko ikasleak arraunean aritu dira zipristin artean gozatuz lagun giroan. Datorren astean DBH 3koen txanda izango da.

Azken urteetan covid-19aren ondorioz aurrera eraman ezin izan diren eskolaz kanpoko ekintzak berreskuratzen hasi gara aurten, hain garrantzitsuak direnak ez bakarrik ikasleen osasuna, bai fisikoa bai emozionala zaintzeko; baita taldeen kohesio eta bizikidetza lantzeko ere, beste askoren artean. Ea hasi den bezain ongi jarraitzen duen ikasturteak!


MIMARTE-DBH2

Gaur gure 2. DBHko ikasleek, artearen bidez, alkoholaren kontsumorako prebentzioaz jabetzeko aukera izan dute. 
Peter Robers mimoak,  eguneroko ekintza ezberdinak antzeztuz, magia eginez eta ikasleen parte hartze zuzenarekin alkoholaren gaia landu du. 
Saio ederraz gozatu dugu, irakaspen ugari ekarri dituena hausnarketarako. 
Eskerrik asko Peterri eta bertan izan zareten ikasle eta irakasle guztioi.

GIPUZKOA HONDARTZA BOLEI TXAPELKETA

Joan zen larunbatean, Donostiako Zurriola hondartzan, Gipuzkoako Hondartza-Bolei Txapelketa izan zen, Azpi-17 kategorian.
Mutil bikote bat eta hiru neska bikote joan ziren Lizarditik. Partidak irabazi eta galdu, denetik egin zuten, egun ederra eta kirolarien arteko giro paregabea izan zen, lagun arteko jardunaldia zirudien.
 
Aipatzekoa da nesken finalean ikusi genuen maila. Partida oso berdindua, Donostiako Lopez/Uribelarrea eta Lizardiko Isusi/Ibarguren eman zuten ikuskizuna. Bikote bakoitzak set bana irabazi ondoren, donostiarrak nagusitu ziren.
 
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eman duzuen maila eta izan duzuen portaeragatik
.

IKASTURTEARI AGURRA

Ikasturte gogor eta desberdin honi amaiera polita eman diogu musukoarekin bada ere normalidaderantz ...elkarrekin dantzan. Eskerrik asko Arantxa Zubillaga musikako irakaslea eta lagundu duten irakasleei antolatu duten ekintza polit honegatik! Uda ona pasa!!

 


2- BATXILERGOKO IKASLEEN OHOREZKO MATRIKULA ETA SARI BANAKETA


IKASLEEN MUSIKA EMANALDIA

Batxilergoko musikako ikasleek emanaldi ederra eskaini zuten lehengo ostegunean, 17 kantu prestatu zituzten. Azpimarratzekoak dira bertan sortutako musika eta elkartasun giroa.

VIVIR DEL CUENTO literatura-lehiaketa

Aste berezia izan da oso. Literaturak hartu zuen aurreko ostirala (liburuaren eguna zela-eta) eta literaturak hartu zuen astelehen goiza, 9. Vivir del cuento lehiaketako sari banaketa izan genuelako institutuan. Mimoz prestatutako ekitaldia meet bidez jarraitu genuen, emozio eta gertutasun ederrez, gitarra, biolin eta hitz panpoxoz lagundutako aurkezpen hunkigarrian. Alex Ubagoren parte hartze txikia ere izan genuen, a ze sorpresa!

Saridunak hauexek izan dira ikasturte honetan:

 

Euskaraz. Lehen saria: Uxue Ostolaza. Bigarren saria: Iban Isasti
Gaztelaniaz. Lehen saria: Iris Etxeberria. Bigarren saria: Beñat Arrillaga 


ANTON ABADIA EZAGUTZEN

Lizardiko Hizkuntza Proiektuko helburu nagusietako bat ikasleen artean Euskara eta Euskal Kultura sustatzea da. Aurten ohiko ekimenez gain ekintza berri bat eraman dugu aurrera. Euskal Kulturarentzat garrantzitsua izan den pertsonaia (ga)i bat aukeratu dugu eta IHES GELA birtuala sortu dugu, joko bidez pertsonaia honengana ikasleak hurbil daitezen. Ekintza ordu beteko saioan eraman da aurrera zeharkako gai gisa eraman da aurrera egokitu den saioan. 
DBHko ikasle guztiek Abbadiaren Sekretua aurkitu dute hiruko taldeetan elkarlanean, helburu nagusia Anton Abadia zein izan zen jokoaren bidez ikastea izan da.  " esaldi sekretua" ikasle guztiek asmatu dutenez irabazlea hautatzeko zozketa egin dugu eta maila bakoitzeko talde bat izan da saritua:
DBH1: 1D taldeko Amets, Iker eta Adur
DBH2: 2F taldeko Iker, Erika eta Markel
DBH3: 3B taldeko June Uranga, Carlos Escobar eta Iker Conde
DBH4: 4C taldeko Amets, Pau eta Maren
Zorionak guztiei!!
Datorren ikasturtean gehiago!

SOS Arrazakeria Gipuzkoa-tik ABDOULAYE SARR

Apirilaren 20an eta 21ean hitzaldiak egin dira Arabako gimnasioan DBH 3ko ikasleekin. SOS Arrazakeria Gipuzkoa-tik ABDOULAYE SARR senegaldarra izan da gurekin Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako formakuntza tailer bat ematen. 
 
Iazko martxoaren 27an elkarrizketa egin zioten Gipuzkoako Hitzan: 
 
 
Ikasleak ikaragarri gustora egon dira eta dantza pixkat ere egin dugu!

LIBURU EGUNA (LAGUN EZKUTUA)

Irakasleen artean "Ezkutuko laguna" ekimena egin dugu, Normalkuntza Batzordeak proposatutako ekimena "Liburuaren Egunean" egon diren ekintzen artean beste bat. Elkarri liburu bat oparitu diogu irakasleok. Ederki pasa dugu irakasle gelatan oparirako paperean bilduta zeuden liburuak zein ziren asmatu nahian; orain irakurtzen gozatzera!  Esperientzia polita izan da; Gure lagun ezkutua zein izan den ez jakiteak xarma berezia du. Ekimen berritzailea benetan, datorren ikasturtean errepikatzeko modukoa!!


LIBURU EGUNA DBH1 (IPUIN MUSIKATUA)


IMANOL EPELDE IRAKASLEA BIBA ZUEK! ETB1eko SAIOAN

 ik. bideoa argazkian sakatuta.

Aste honetan Lizardiko euskara irakasle den Imanol Epelde BIBA ZUEK! ETB1 eko saioan gonbidatua gisa aritu da. Bertan Euskal Klasikoen testuei RAP doinua jartzea bururatu zitzaionetik orain artean izan duen eta egin duen lana azaldu du. Bere ekimenaren atzean Euskal Literatura ikasleen mundura hurbiltzeko ahalegina eta nahia dago, ikasleengan sormena eragin, inspirazio iturri izan eta bide berriak urratuz Euskal Kulturara ikasleak erakartzeko saiakera. Milesker Imanol.


GALDER IZAGIRRE-BERRI TXARRAK TALDEA

Galder Izagirre gure artea egon da eta ikasleek elkarrizketa bikaina egin diote. Nahi duzunean etorri berriz!!

 Galder, musikari eta argazkilari euskalduna dugu. Zenbait taldetan parte hartu izan du bateria jole moduan, hala nola Berri TxarrakDut edota Kuraia.


Sari Bereziak banatu ditugu ikasleen artean

8,75 baino gehiagoko

espedientea duten ikasleek,

SARI BEREZIA izan dute

   

 


Ohorezko matrikulak banatu ditugu ikastetxean

ZORIONAK!!!

 

 


2019-20ko OHOREZKO MATRIKULAK ETA SARI BEREZIAK

Aste honetan ostegunean eta ostiralean banatuko dira ikasturte honetako Ohorezko Matrikulak eta Sari Bereziak.

OHOREZKO MATRIKULAK: https://docs.google.com/document/d/1xzNvWQQ3scJHkaqa7sYkSBTehjpu84CQAkAUPm-WsnY/edit

SARI BEREZIAK: https://docs.google.com/document/d/1z0qjVVlNr7ybB8NosDYeznDPp7owoUMm2RW1Qa8FBz8/edit

Zorionak guztioi!!!!


DBH3ko ingeleseko lan bildumak

Hemen dauzkazue DBH3. mailako zuen seme-alabek ingelesean idatzitako idazlanen bildumak. Krimenen inguruko hiztegia landu dugu eta lanketa honen baitan gure inguruan isolamenduan gertatutako krimen bat asmatu eta kontatu behar zuten. Espero gustatzea; ikusten duzuenez buru belarri dabiltza lanean!

 

Gure bi ikaslek irabazi dute Urruzuno lehiaketa

Iker Maio DBH 4.mailako ikasleak eta Aner Peritz Batx. 2.mailako ikasleak Urruzuno Literatur Lehiaketan prosan saria eskuratu dute.

Ikerren lanaren izenburua: "Bizkorraren zoritxarra"

Anerren lanaren izenburua: "Besotik nork heldu"

 

Zorionak bioi!!!