ZARAUZKO AURREKONTUAK 2021 EKONOMIA IKASGAIAN
Amaiera polita eta interesgarria eman diogu DBH4ko bigarren ebaluazioari Ekonomia ikasgaian. Ikasten duguna errealitatearekin uztartzen dugu. Errealitatetik ikasten dugu!

IMANOL EPELDE IRAKASLEA BIBA ZUEK! ETB1eko SAIOAN
ik. bideoa argazkian sakatuta.
Aste honetan Lizardiko euskara irakasle den Imanol Epelde BIBA ZUEK! ETB1 eko saioan gonbidatua gisa aritu da. Bertan Euskal Klasikoen testuei RAP doinua jartzea bururatu zitzaionetik orain artean izan duen eta egin duen lana azaldu du. Bere ekimenaren atzean Euskal Literatura ikasleen mundura hurbiltzeko ahalegina eta nahia dago, ikasleengan sormena eragin, inspirazio iturri izan eta bide berriak urratuz Euskal Kulturara ikasleak erakartzeko saiakera. Milesker Imanol.
THIERRY BISCARY
Thierry Biscary baxenafar abeslari emankor eta txalapartaria da Lizardin izan dugu musikako ikasleekin. Kalakan taldekidea izateak oihartzuna ekarri dio bereziki. Oso saio ederra izan genuen. Bere bizi ibilbideaz aritu zaigu: eskola, lana, bizitza pertsonala...eta nola eman zion buelta bere bizitzari musika jarraitzeko eta musika bere bizimodua izateko. Gure ametsak bilatzera bultzatu gaitu. Zoragarria!
GALDER IZAGIRRE-BERRI TXARRAK TALDEA
Galder Izagirre gure artea egon da eta ikasleek elkarrizketa bikaina egin diote. Nahi duzunean etorri berriz!!
Galder, musikari eta argazkilari euskalduna dugu. Zenbait taldetan parte hartu izan du bateria jole moduan, hala nola Berri Txarrak, Dut edota Kuraia.
SANTA AGEDA BEZPÈRA
Musikako ikasleak otsailaren 4ean Santa Ageda Bezperako ohiturei eutsiz kantuan aritu dira neguaren isiltasunean makilen hotsen erritmoez lagunduta.