DBH3ko ingeleseko lan bildumak

Hemen dauzkazue DBH3. mailako zuen seme-alabek ingelesean idatzitako idazlanen bildumak. Krimenen inguruko hiztegia landu dugu eta lanketa honen baitan gure inguruan isolamenduan gertatutako krimen bat asmatu eta kontatu behar zuten. Espero gustatzea; ikusten duzuenez buru belarri dabiltza lanean!

 

Gure bi ikaslek irabazi dute Urruzuno lehiaketa

Iker Maio DBH 4.mailako ikasleak eta Aner Peritz Batx. 2.mailako ikasleak Urruzuno Literatur Lehiaketan prosan saria eskuratu dute.

Ikerren lanaren izenburua: "Bizkorraren zoritxarra"

Anerren lanaren izenburua: "Besotik nork heldu"

 

Zorionak bioi!!!

LGTB 2020

Maiatzak 17

 

LGTB fobiaren kontrako

nazioarteko eguna

Lizardiko 3D inpresorak osakidetzarako lanean

Momentu gogor hauetan ikastetxeko 3Dko inprimagailuak lanean daude Osakidetzako langileentzat biserak egiten. Tnikaren ekimenez, beste ikastetxekin eta Maker komunitatearekin elkarlanean.
 

Nahia Eizmendik Paleta txapelketa finala jokatu du

Larunbatean jokatu zituzten Euskal Herriko Emakumezkoen Paleta Txapelketako finalak Mallabian (Bizkaia), eta Aiako hiru pala jokalarik parte hartu zuten. Garazi Eizmendik eta Anne Maizak lehen mailako finala jokatu zuten, eta Nahia Eizmendik eta Uxue Albenizek bigarren mailakoa.

Zorionak Nahia!!!