UXUE ALBERDIREKIN SOLASEAN

Ikasturtearen lehen hiruhilekoa ondo bukatzeko, abenduaren 21ean,  Uxue Alberdi etorri zaigu Lizardira Dendaostekoak, bere azken liburuaz aritzera; baina haratago joan da eta oso testu politak irakurri dizkigu, idazteko arra nondik datorkion lerroartean esanez, beste hamaika iradokizunekin batera; pistak ere eman dizkigu, idazmenean nola egin dezakegun trebatzeko ...milesker Uxue!! Nahi duzun arte.

EUSKARA EGUNA MURALA

 Ostegunean, abenduaren 3an, DBH2ko ikasleek Plastikako ikasgaian, Feli Akizu bere irakaslearen gidaritzapean eginiko Murala jarri zen ikusgai Gurmendi eraikineko sarreran. Muralaren oinarria Maialen Lujanbioren irudia da, puzzle moduan osatua. Euskararen Egunean, DBH1 eta DBH 2ko ikasle ordezkariek puzzlea osatu dute bakoitzak  pieza bat jarriz. Oso ekimen polita izan da.

Hemen duzue iruditan Murala osatu zeneko momentua jasoa.

https://www.youtube.com/watch?v=yjVqu-FERI4&feature=youtu.be

EUSKARA EGUNA PEGATINA LEHIAKETA

Abenduak 3,  Euskararen Eguna, DBHko ikasleearteko  Pegatina Lehiaketaren irabazlea Lara izan da.  Zorionak Lara!!           

TRATU ONA GUZTIONA

Indarkeriaren aurkako egunean, azaroaren 25ean ikasleek ezin izan dute ekimenik egin kalean, baina  berriro "bat egin dute egun horretan, indarkeria matxista gaitzesteko eta Tratu Ona, guztiona giza-legea aldarrikatzeko". 12:00etan elkartu dira "Urola Kostako udalerriak, eskolak eta Berritzegunea", modu birtualean. "Manifestu bat elkarbanatu dugu eta bertso batzuk abestu ditugu" ... eta "hezkidetza, berdintasuna eta Tratu Ona" aldarrikatu dugu beste behin ere, eta horrela jarraituko dugu hurrengo urteetan ere..

Hementxe loturan manifestua:

https://www.youtube.com/watch?v=ShDAbKch6aQ&feature=youtu.be

ZARAUZKO EUSKARALDIKO BIDEO LEHIAKETA

Joan den astean, azaroaren 26an, Lizardiko Irudi eta Soinuko ikasleek euskaraldia gai hartuta egindako bideoak lehen saria jaso zuen Zarauzko Udalaren eskutik. Zorionak!

Lotura honetan duzue bideoa ikusgai

https://youtu.be/YFx3nlDG_U8