ZARAUZKO AURREKONTUAK

Zarauzko aurrekontuen azalpena jaso dute Ekonomiako ikasleek Zarauzko Jesus Arana.Udaleko alkateordearen eskutik. Bigarren ebaluazioaren lanketari amaiera emateko ekintza ezin hobea.

MARTXOAK 8


ITALIAKO BIDAIA 23-24

Italian zehar ibili dira Batxilergo 1 eta batxilergo 2ko ikasleak.hamar egunetan zehar  historian zehar bidaiatuz, arte lanak ezagutuz, eta Italiako xarmaz zipristinduz. 

ESKI ASTEA


2022-2023 SANTOMAS ESKOLAKO JAIA


SARI BEREZIA-PREMIO EXTRAORDINARIO

Urriaren 7-an Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2021/22 ikasturtean titulua lortu duten gradudunen diploma-banaketa ekitaldia izan da.

 

Pozgarria da jakinaraztea gure zentroan ikasle izan zen Anjel Mari Urzelai Gonzalez de Txabarrik Sari Berezia jaso zuela Ingeniaritza Zibila Gradua bukatu ondoren. EHUk zoriondu gaitu bidelagun izan garen aldetik.

 

EHUko Eskolako web-gunean ikus dezakezue berria:

 

https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoako-ingeniaritza-eskola/-/n_entrega-de-diplomas-21-22

 

Zorionak Anjel Mari!

 

Horrelako berriak beti dira pozgarriak guretzat.

 


BATXILERGO LEHEN MAILAKO IKASLEAK FREE TOURREAN

Batxilergo lehen mailako ikasleak Donostian egin duten Free Tour-ean ; ingeleseko irakasleekin batera egiten ari diren proiektu interesgarriaren barneko ekintza polita.

IKASLEAK KIROL ELKARTRUKEAN PONTALIERREN

Lizardiko ikasleak Pontarlierren daude 2023an 30 urte beteko dituen Kirol Elkartukean.??

GYNKANA DBH

DBHko ikasleak Gynkana egin dute Gorputz Hezkuntzako irakasleek antolatuta DBH 1, DBH2 eta DBH3koak.

EUSKARALDIA KOREOGRAFIA


EUSKARA EGUNA KOPLA KANTARI


EUSKARA EGUNA MUSIKA EMANALDIA


NAGUSILANera IRTEERA

Dibertsifikazioko ikasleak ikastetxe ondoan dagoen NAGUSILANen egoitzara joan ziren laguntzera. Behar dutenei elikagaiak banatzen dituzte Gurutz Gorriarekin batera eta kamioia deskargatzera gerturatu ziren gure ikasleak. 

TABAKALERA

Ostiralean DBH 4F eta 3Gko ikasleak Tabalalerara joan ziren goiz pasa. Bi tailerretan parte hartu zuten: "Karaoke" eta " Arte galeria digitala".
Goiz ederra pasa genuen.

LABEMPRENDE BUS IBILTARIA

Image

Image

 

 

DBH4 Ekintzailetzak eta Batxilergoko EEJH ko ikasleak  urriaren 19an egunetan, ”la Caixa” Fundazioak antolatutako LABEMPRENDE gune ibiltaria egon dira.

 

”la Caixa” FundazioakEduCaixa programaren bidez, hezkuntza arloko baliabideak, jarduerak eta programak eskaintzen dizkio hezkuntza komunitateari gazteenen gaitasun garapena sustatzeko; haur, lehen eta bigarren hezkuntzako nahiz batxilergoko eta erdi mailako heziketa zikloetako ikasle eta irakasleei, hain zuzen ere.

  

LABEMPRENDE ekintzailetza laborategi ibiltaria da (autobusa). Gune elkarreragile eta multimedia bat biltzen du bere baitan, ikasleek ekintzailetzaz gogoeta egin eta hartan sakontzeko aukera izan dezaten, ekintzailetza arloko jardueren, lekukotasunen eta proiektuen bidez. 


FATIAREN AHOTSA ANTZERKIA

Baketik fundazioak antolatuta DBH 4ko ikasleek Fatiaren Ahotsa antzerki parte hartzailea bizitzeko aukera izan dute.

SINOPSIA
Fatia Saharako neska bat da eta denboraldiak ematen ditu Euskadin. Ikerrekin laguntasuna du eta bere eta bere herriaren bizi egoeraren aurrean bere kideen ezjakintasunari eta enpatia faltari aurre egiten dio. Iker bere lagunak duen erosotasuna eta lagunak eskatzen dion erantzukizuna gatazkan sartzen dira.

#Elikatzekoeskubidea #elkartasuna #enpatia #errespetua #gizaduintasuna #justizia#kontsumoarduratsua


BIZIKLETA IRTEERAK

Bizikleta irteerak egin dituzte DBH3 eta DBH4ko ikasleak Garaio urtegira. Primeran pasa dugu naturan eta ekintza osasuntsua burutuz.

PIRAGUAN IRTEERA

Gorputz Hezkuntzako irakasleekin oinez joan dira Batx 1eko ikasleak Oriora eta han Piraguan saio ederra izan dute.

EKONOMIAKO OLINPIADAK SARRIKON

Ostiralean, ekainaren 17an Sarrikora abiatu ginen Batxilergo 2ko  ikaslea den Lucia Sarriegik , Ekonomia Olinpiadetan lortu zuen saria jasotzera. Argazkian Lucia Sarriegi beste sarituekin , Ekonomia fakultadeko Dekanoarekin, eta Ekonomia Olinpiadak antolatzen dituzten irakasleekin.
ZORIONAK!
 

OLINPIADA MATEMATIKOA 2022

Badira lau urtetik behin jokatzen diren Olinpiada batzuk, Greziako jokoen ondorengo eta mundu osoko parte hartzaileak batzen dituztenak. Badira beste  batzuk ordea, urtero jokatzen direnak. Halakoxea da Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa eta aurten bere 18. edizioa bete du. 

Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko DBH2ko edozein ikaslek  parte hartu ahal izan du eta gure ikastetxean 25 gazte animatu zitzaizkigun izena ematera.

Martxoaren 22an jokatu zen lehen fasean ondoen moldatu ziren hiru ikasleak aukeratu zituen Matematika Mintegiak. Gero, hurrengo fasean parte hartzera lagundu genituen Donostiako Peñaflorida-Usandizaga institutura maiatzaren 14an. Hurrengo faserako ez zen guretik inor sailkatu.

Donostian burututako saiora joan ziren Jokin Artetxek, Miguel Guok eta Gorka Olanok  MURKILeko bonu bana jaso dute Alberto Garerteren eskutik. Gainontzeko 22 partaideei ere, bihoakie gure esker ona lerro hauen bitartez. 

                    

LIzardiko Matematika Mintegia