IZAR BILA 2022 (HAUSPAko IKASLEAK)

Zorionak Hauspoako ikasle eta irakasleari!! Urte osoan egindako lanak eman du bere fruitua. Artistak zarete!!!


SALBATORE MITXELENA LEHIAKETAKO SARITUAK

Zorionak aurten Salbatore Mitxelena lehiaketan sarituak izan zareten guztioi. Lizardiko ikasleen artean ikasle hauen lanak jaso dute saria, batzuk ipuinaren atalean, besteak olerkian, kategoria desberdinetan: C DBH1-2/ D DBH 3-4/ E BATX1-2.

 

 

C    Ipuina      Heriotza                           Nerea Iribar Mancisidor                  1 saria    

C    Ipuina    Mateoren xelebrekeriak     Ibai Basurto Olaizola                       3 saria      

D   Olerkia   Mundu hontan                    Ander Gutierrez                               3 saria      

E   Olerkia     Xarigorixe                         Nahikari Eizagirre Urreizti                1 saria     

E   Olerkia    Zu ere maite zaitut            Amets Aizpurua Mancisidor              3 saria     


DBHko IKASLEAK PHOTOMUSEUMera BISITA

Argazki & Zinema Museoak eta Zarauzko Udalak abian jarritako egitasmoa da “Zatoz Photomuseum ezagutzera”.Helburu nagusia herriko haur eta gazteek Zarauzko Ondare Kulturala ezagutzea da, kasu honetan Photomuseuma. Bertan, ikasleek argazkigintzaren eta zinemaren garapenera hurbiltzeko aukera izan dute.

VIVIR DEL CUENTO 10.URTEURRENA

Urteurrenaren aitzakian aurten modelo aretoan izan da VIVIR DEL CUENTO ekitaldia gaztelaniako mintegiak antolatuta. Parte hartzaile ugari egon dira bai euskarazko lanak zein gaztelerazko lanak maila polita izan dute, eskerrik asko parte hartzaile guztiei!.

Ekitaldia berezia izan da, Lizardiko ikasle ohiak ere izan dira gonbidatuen artean. Bizipen politak gogoratzeko eta berriak sortzeko aukera polita izan da.


GenEroa

DBH 4ko ikasleek  generoaz hausnartzeko ekitaldi polita izan dute, dantza eta antzerki bidez Kimua taldeak ikuskizun paregabeaz gain, gaiaren inguruan  hausnartu eta hitz egiteko aukera eskaini digute.

BERTSO BAZKARIA 1 EDIZIOA

Giro onean bertso bazkarian amaitu dugu opor aurreko eguna Lizardiko hainbat ikasle, ikasle ohi, irakasle, guraso eta zuzendaritza kide. 
 
Umoretik eta sakonetik, gure gozamenerako, gai anitzak jorratu dituzte gonbidagutako bertsolariek. 
 
LIZARDI egiten dugun guztion izenean eskerrik asko Aner, Uxue eta Andoni.

KORRIKA GOIZALDEAN TXOKOLATE BEROA LAGUN


(EHU)FILOSOFIA OLINPIADETAN FINALISTAK

 
"Urtero bezala, aurten ere, Euskadiko Filosofia Olinpiadak ospatu dira eta Lizardiko ikasle askok parte hartu dute. Horietatik bi, Helene Arronategui eta Lur Kazalis, FINALISTEN artean sailkatu dira eta Donostiako EHUko Filosofia Fakultatera joan gara sarien banaketaren ekitaldira.
 
Helen-ek, Dilema Moralaren modalitatean parte hartu du eta oso testu interesgarria idatzi du teknologiaren aurrerakuntzak etorkizunean nerabeen hezkuntzan ekar ditzakeen arazoen inguruan.
 
Lur-ek berriz Marrazketa filosofikoan parte hartu du eta marrazki batean gai izan da etorkizuneko haurdunaldi eta jaiotzak irudikatzeko eta hauen arazoetan sakontzeko.
 
Ekitaldian, hitzaldiak entzuteko eta besteen lanak ezagutzeko aukera izan dugu eta finalista gisa diploma batekin sarituak izan dira gure ikasleak. 
 
Filosofo gazteez beteriko areto honetan filosofiari goiz eder bat eskainio diogu.
 
 

KORRIKA 2022-DANTZA


MUSIKA EMANALDIA BATX BAT ETA BATX BI


TEKNO GELAKO LANAK


Lizardi BHI (Zarautz)- Xavier Marmier(Pontarlier) ELKARTRUKEA

Azken urteetan, pandemia medio, behin behinean geratu zen elkartrukea indar haundiz berreskuratu da aurtengoan. Lizardiko frantseseko ikasleak Pontarlierren egon dira aste betez eta orain haiek daude gure artean. Urtero egiten da elkartrukea bi institutu hauen artean; Elkartruke Kulturala eta Kirol Elkartrukea konbinatuz. Aurtengoan Elkartruke Kulturalaren txanda izan da. Eskerrak Udalari egindako harreragatik.

EKONOMIAKO OLINPIADAK SARRIKON

Lizardiko BATX2ko ekonomiako ikasle talde bat Sarrikora joan da Ekonomia Olinpiadetara.Ondoren sailkatu diren bost ikasleak, diploma eta 200 euroko saria jasoko
dutenak, hauek dira:
Adriana Monzonis Cereceda (Claret Askartza Ikastetxea. Leioa)
Ma Teresa Egea Díaz (St. George ́s Brithis International School. Leioa)
Mariano Martín Belandia (Colegio Padre Andres Urdaneta. Loiu)
Daniela Gómez Pérez (Colegio Marianistas. Vitoria-Gasteiz)
Lucía Sarriegui Eizaguirre (Lizardi BHI. Zarauz)
 
ZORIONAK Lucia Sarrieguiri eta parte hartu duten ikasle guztiei.

MIREN NARBAIZA ETA IBAI OSINAGA LIZARDIN

Miren Narbaiza eta Ibai Osinaga gaur Batxilergoko ikasleekin egon dira; musikako irakasleak antolatutako ekitaldi polita, giro ederrean gure ikasleekin batera ere kantuan aritu dira.

ZARAUZKO AURREKONTUEN LANKETA (Ekonomia)

 

Ebaluazioan egindako proiektuaren ondoren, Zarauzko aurrekontuak ezagutu eta lantzeko aukera izan dute, Alkateordeak egindako aurkezpenarekin batera

Sektore Publikoaren lanketa amaitzeko  ekimen aparta.
Ebaluazioan egindako proiektuaren ondoren, Zarauzko aurrekontuak ezagutu eta lantzeko aukera izan dute, Alkateordeak egindako aurkezpenarekin batera.
 
Sektore Publikoaren lanketa amaitzeko  ekimen aparta.

ASTE TXURIA

Arrakasta handia izan du aurtengo Aste Txuriak. Ia ehun ikasle izan dira elurretan; batzuentzat eskiatzen edo snoweatzen zuten lehen aldia izan da; beste batzuentzat, aldiz, eski edo snowean trebatzen jarraitzeko aukera. Primeran pasa dugu, datorren ikasturtean berriro!! Bi eski estazio ezagutu dituzte "Espot Esqui" eta "Port Ainé" , (Lleida). 

MARTXOAK 8-EMAKUMEAREN EGUNA

Martxoaren 8a aldarrikatu dugu gaur Lizardi institutuan. Gure emakumeak bistarazi ditugu ikasleek egindako mural politen bitartez. Zorionak egin duzuen lan politagatik!!


DON BOSCOra bixita

Bigarren batxilergoko ikasleak Don Bosco Lanbide heziketako zentrora joan dira han egiten diren zikloetan zer egiten den ikusi dute, azalpenak jaso dituzte bertako irakasleen eskutik. 

ARTEZALEAKera bixita

DBH1 eko artisautzako ikasleak  eta DBH 4ko plastikako ikasleak Artezaleaken egon dira buztina lantzen eta "artezaleak" erakundea ezagutzen. 

EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA

 Bigarren Batxilergoko ikasleak Emakume Zientzialariaren egunean Enara San Sebastianekin saio ederra izan dute. Enara San Sebastian, EHUn lizentziatutako biologoa da eta Madrilen birologia masterra egindakoa. Gaur egun “Centro Nacional de Biotecnologia”-n. dihardu koronabirusaren aurkako konposatuak ikertzen eta doktoretza proiektuarekin dabil, Hepatitis B birusaren inguruan lanean.