EKONOMIAKO OLINPIADAK SARRIKON

Ostiralean, ekainaren 17an Sarrikora abiatu ginen Batxilergo 2ko  ikaslea den Lucia Sarriegik , Ekonomia Olinpiadetan lortu zuen saria jasotzera. Argazkian Lucia Sarriegi beste sarituekin , Ekonomia fakultadeko Dekanoarekin, eta Ekonomia Olinpiadak antolatzen dituzten irakasleekin.
ZORIONAK!
 

OLINPIADA MATEMATIKOA 2022

Badira lau urtetik behin jokatzen diren Olinpiada batzuk, Greziako jokoen ondorengo eta mundu osoko parte hartzaileak batzen dituztenak. Badira beste  batzuk ordea, urtero jokatzen direnak. Halakoxea da Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa eta aurten bere 18. edizioa bete du. 

Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko DBH2ko edozein ikaslek  parte hartu ahal izan du eta gure ikastetxean 25 gazte animatu zitzaizkigun izena ematera.

Martxoaren 22an jokatu zen lehen fasean ondoen moldatu ziren hiru ikasleak aukeratu zituen Matematika Mintegiak. Gero, hurrengo fasean parte hartzera lagundu genituen Donostiako Peñaflorida-Usandizaga institutura maiatzaren 14an. Hurrengo faserako ez zen guretik inor sailkatu.

Donostian burututako saiora joan ziren Jokin Artetxek, Miguel Guok eta Gorka Olanok  MURKILeko bonu bana jaso dute Alberto Garerteren eskutik. Gainontzeko 22 partaideei ere, bihoakie gure esker ona lerro hauen bitartez. 

                    

LIzardiko Matematika Mintegia

DBH 4KO IKASLEEN IRTEERA

DBH 4ko ikasleek gaur izan dute bere azken eguna Ikasketa Bidaiara joan baino lehen, irteera egin dute Oriora oinez, eta bueta polita egin dute Itxasperaino. Zorionak guztioi eta ondo pasa Ikasketa Bidaian!


ZORIONAK BATXI 2KO IKASLE GUZTIEI

 2. Batxilergoko ikasle guztiek gainditu dute aurtengoan ere USE proba. ZORIONAK GUZTIOI!!

KATEDRAL BAT- MUSIKA EMANALDIA Vivir Del Cuento


IZAR BILA (HAUSPOAKO IKASLEEN EMANALDIA)


DBH 4KO IKASLEEN TENKOLOGIAKO PROIEKTUA


ESKALADA-HAUSPOAKO IKASLEAK PASAIAN

Hauspoa "Eskalada" tailerreko ikasleak aukera izan dute eskalatzera joateko Pasaiako pareta bat egitera, gainera Pasaiko Itsas Festibalarekin bat egin du. Ekimen polita izan da, ingurune zoragarrian eta egualdia lagun. Izugarri gozatu dute ikasle guztiok.

LEHEN SOROSPENAK IKASTAROA

DBH guztiko ikasleek egin dute lehen sorospenetako ikastaroa. Ondoren diploma jaso dute. Argazkian DBH4ko ikasleak praktika egiten.

JAKIUNDE (ZIENTZIA, ARTEA ETA LETREN AKADEMIA) EKITALDIA

 

Aurten Jakiundek antolatutako ikastaroetan ondorengo Lizardiko ikasleek parte hartu dute:
 
NAGORE RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ
NAHIA ARTANO ALBERDI
JOEL ANTOLIN GRIJALBA
 
Hiruek jaso dute diploma. Zorionak! Bertan, Donostian, Markel Olanorekin egoteko aukera izan zuten besteen artean.

IZAR BILA 2022 (HAUSPAko IKASLEAK)

Zorionak Hauspoako ikasle eta irakasleari!! Urte osoan egindako lanak eman du bere fruitua. Artistak zarete!!!


SALBATORE MITXELENA LEHIAKETAKO SARITUAK

Zorionak aurten Salbatore Mitxelena lehiaketan sarituak izan zareten guztioi. Lizardiko ikasleen artean ikasle hauen lanak jaso dute saria, batzuk ipuinaren atalean, besteak olerkian, kategoria desberdinetan: C DBH1-2/ D DBH 3-4/ E BATX1-2.

 

 

C    Ipuina      Heriotza                           Nerea Iribar Mancisidor                  1 saria    

C    Ipuina    Mateoren xelebrekeriak     Ibai Basurto Olaizola                       3 saria      

D   Olerkia   Mundu hontan                    Ander Gutierrez                               3 saria      

E   Olerkia     Xarigorixe                         Nahikari Eizagirre Urreizti                1 saria     

E   Olerkia    Zu ere maite zaitut            Amets Aizpurua Mancisidor              3 saria     


DBHko IKASLEAK PHOTOMUSEUMera BISITA

Argazki & Zinema Museoak eta Zarauzko Udalak abian jarritako egitasmoa da “Zatoz Photomuseum ezagutzera”.Helburu nagusia herriko haur eta gazteek Zarauzko Ondare Kulturala ezagutzea da, kasu honetan Photomuseuma. Bertan, ikasleek argazkigintzaren eta zinemaren garapenera hurbiltzeko aukera izan dute.

VIVIR DEL CUENTO 10.URTEURRENA

Urteurrenaren aitzakian aurten modelo aretoan izan da VIVIR DEL CUENTO ekitaldia gaztelaniako mintegiak antolatuta. Parte hartzaile ugari egon dira bai euskarazko lanak zein gaztelerazko lanak maila polita izan dute, eskerrik asko parte hartzaile guztiei!.

Ekitaldia berezia izan da, Lizardiko ikasle ohiak ere izan dira gonbidatuen artean. Bizipen politak gogoratzeko eta berriak sortzeko aukera polita izan da.


GenEroa

DBH 4ko ikasleek  generoaz hausnartzeko ekitaldi polita izan dute, dantza eta antzerki bidez Kimua taldeak ikuskizun paregabeaz gain, gaiaren inguruan  hausnartu eta hitz egiteko aukera eskaini digute.

BERTSO BAZKARIA 1 EDIZIOA

Giro onean bertso bazkarian amaitu dugu opor aurreko eguna Lizardiko hainbat ikasle, ikasle ohi, irakasle, guraso eta zuzendaritza kide. 
 
Umoretik eta sakonetik, gure gozamenerako, gai anitzak jorratu dituzte gonbidagutako bertsolariek. 
 
LIZARDI egiten dugun guztion izenean eskerrik asko Aner, Uxue eta Andoni.

KORRIKA GOIZALDEAN TXOKOLATE BEROA LAGUN


(EHU)FILOSOFIA OLINPIADETAN FINALISTAK

 
"Urtero bezala, aurten ere, Euskadiko Filosofia Olinpiadak ospatu dira eta Lizardiko ikasle askok parte hartu dute. Horietatik bi, Helene Arronategui eta Lur Kazalis, FINALISTEN artean sailkatu dira eta Donostiako EHUko Filosofia Fakultatera joan gara sarien banaketaren ekitaldira.
 
Helen-ek, Dilema Moralaren modalitatean parte hartu du eta oso testu interesgarria idatzi du teknologiaren aurrerakuntzak etorkizunean nerabeen hezkuntzan ekar ditzakeen arazoen inguruan.
 
Lur-ek berriz Marrazketa filosofikoan parte hartu du eta marrazki batean gai izan da etorkizuneko haurdunaldi eta jaiotzak irudikatzeko eta hauen arazoetan sakontzeko.
 
Ekitaldian, hitzaldiak entzuteko eta besteen lanak ezagutzeko aukera izan dugu eta finalista gisa diploma batekin sarituak izan dira gure ikasleak. 
 
Filosofo gazteez beteriko areto honetan filosofiari goiz eder bat eskainio diogu.
 
 

KORRIKA 2022-DANTZA


MUSIKA EMANALDIA BATX BAT ETA BATX BI