Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, planteamendu integratu baten ikuspuntutik, orientazioa behar duen etapa bat da.
Orientabidea etengabeko prozesu bat da, modu globalean eta bateratuan burutzen dena eta ikasleekin loturiko hainbat esparrutan esku hartzen du:
Orientabidea garapen pertsonalean
Nortasun pertsonalaren garapenean, ikasle guztien eta bakoitzaren autokontzeptu egokia, autoestimu eta autokonfidantzazko sentimenduak indartzen lagunduz.
Elkarbizitzarako hezkuntzan, ikasleek gizartean onartzen diren elkarbizitza baketsua eta egokia ahalbideratzen duten jokabideak, jarrerak eta baloreak barnera ditzaten.
Orientabidea irakas-ikas prozesuan
Hezkuntza prozesuaren pertsonalizazioan laguntza eskaintzen da orientazioaren bidez:
Banakakoa: ikasleen eragozpenak eta hutsuneak gainditzeko aukerak aztertuz, aniztasun plangintza batenpean.
Integratua: pertsonen alderdi guztien garapena indartuz, ahal den neurrian, erreferentziazko taldeetan.
Orientabidea erabakiak hartzeko
Eskolaldi osoan zehar, egoera eta une bakoitzean, aukeratzen eta bide propioa egiten laguntzen diogu ikasleei, gaitasunak, jarrerak eta ezagutzak landuz, eta esperientziak duten garrantziaz jabetuaraziz. Izaten ikastearen eta norberaren garapenaren protagonismoak duen garrantzia ikusaraztea da helburua.
Orientabidea norberaren ibilbidea diseinatzeko
Ikasketa eta lanbide orientazioa (bokazio-orientabidea) eskaintzen diogu ikasleari.
DBHn ematen badiogu hasiera, Batxilergoa amaitu arteko eginkizuna dugu, eta garrantzia itzela du DBH 4. maila eta baita Batxilergoaren 1. eta 2. mailatan.