Hezkuntza garrantzi handiko zerbitzua da. Errealitateari erantzun behar diona. Horrek profesioanalen EKIPO AKTIBOA izatea eskatzen du.

 

LIZARDIn, proiektuen garapenek garrantzi handia dute, aintzindari gara hainbat eta hainbatetan, IKASLEA gure xedea delako. Estrategia mailan finkatzen ditugu gure norabidea eta erronkak eta URTEKO PLANETAN garatzen ditugu, hauetako bautzuk proiektuen bidez. Hori dela eta proiektu guztien inguruko egitasmoak Urteko Planean jasotzen dira eta Memorian emanten dugu beraien garapenaren berri.

 

Horietako batzuk ikaste-irakaste prozesuari eragiten diote, metodologiari, IKTen entegrazioari, ... ikasleen aniztasunari ematen diote erantzuna, beste batzuk, bide egokiak dira zeharkako gaitasunak eta baloreak lantzeko, eta badira komunikazioa edo kudeaketa egokitzeko erronkak direnak edota etengabeko hobekuntza bermatzen dutenak.

 

Batzuk, Hezkuntza Sailaren laguntzaz gauzatzen ditugu, beste batzuk, aldiz, beste hainbat erakundeekin batera (Udaletxea, Eusko Jaurlaritzako beste Sailak, Aldundia, Guraso Elkarteak...) eta badira zenbait proiektu, barneko ilusioz eta kemenaz sortu eta aurrera egiten dutenak.

 

Batzuk, nahiko egonkorrak dira ikastetxearen errealitatean, beste batzuk aldiz, erabat berritzaileak.

 

Guztiek dute Klaustroaren eta Organo Gorenaren onespena.